1970eko Burgosko Prozesua kontatzen ari da BERRIA, Twitter bidez

urtzi urkizu
Donostia
2020ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Burgosko prozesuaren epaiketa hasi zela 50 urte bete ziren atzo, eta BERRIAk Twitter bidezko kontakizun berezi bati ekin dio —hilabete osoan irakurri ahalko da kontakizun hori, 1970a balitz bezala, @berria1970 soslaiaren bitartez—. Epaiketa oraintxe bertan gertatzen ariko balitz bezala kontatuko dute; epaiketaz gain, kanpoko presioak, mobilizazioak, Eugene Beihl Alemaniako kontsularen bahiketa... Twitter bidezko kontakizun hori BERRIAren webgunean ere irakurtzeko modua izango da.

Aurreneko aldia da egunkariak horrelako kontakizun bat egiten duena. Esperimentutzat jo daiteke, edo BERRIAren apustu bat dela ulertu, narratiba berriak probatzeko. Edonola ere, aukera bat izango da historiako pasarte garrantzitsu bat beste modu batean kontatzeko. Aukera bat izan daiteke, baita ere, irudikatzeko 1970eko euskal kazetariek nola kontatuko luketen epaiketa oraingo tresnak izango balituzte.

Lana osatzeko, BERRIAk Iñaki Egaña historialariaren El proceso de Burgos. 50 años después liburua (Txertoa, 2020) baliatu du; baita Gisele Halimiren Le procès de Burgos liburua (Gallimard, 1971) eta Imanol Uribek 1979an egin zuen dokumentala ere. Juantxo Egañak emandako laguntza ere baliatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.