1961, Aginaga. 2023, Rebordinos

2023ko urriaren 24a
00:00
Entzun
«Jon Mirande bezalako nazi baten gaineko filma erakutsi dugu, eta inork ez du zaratarik atera». Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek aurtengo jaialdia burutu biharamunean.

Handik egunetara, Pariseko Thiaiseko hilerriko tonbatik Jon Mirande Aiphasorho, 1961ean Aginagari bizian bezala, 2023an Rebordinosi hilean: «Gogokoenik, ihardetsi gabe utziren nuen Rebordinos horrek nihauren eretzeko darabilen 'nazi' irain edo laidoa. Mende ohorezaleago batean bizi bagina, laido hori hitz izkiriatua baino egokiago den medioez ordainaraziko nuen, ene ohorearen zaintzeagatik… Baina Rebordinosen ateraldiak ororen gainetik ene herritar euskaldunen aitzinean belzten nauelakotz, eta haien artean nukeen fama ona galtzeko zorian ipintzen duelakotz, eta, bertzalde, egunkarietako azkeneko zenbakien irakurtzetik konturatu ahal izan naizen bezala, nehor ez baita nire alde mintzatu hark isuritako gezur eta laidoaren zuzentzekotz, bortxatu naiz nihaurek hala egitera. Ez natzaio Rebordinosi mintzo, jakina, baizik fede oneko euskaldun orori, nahiz ene ideien kontrako datekeen».

Adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.