Musika

'Bizi dantza', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen proiektu berria

Euskal Dantzen tradizioa hartu dute oinarri pailazoek disko-liburu berrian. Gaur estreinatuko dute ikuskizuna Eskoriatzako kiroldegian, Gipuzkoan.

2019ko azaroaren 9a
11:32
Entzun

Urte bukaerarekin batera heldu ohi da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berria, eta aurten ere ez diote egutegiari hutsik egin. Dantzan datoz pailazoak oraingoan eta dantzan jarriko dituzte ingurukoak ere, Euskal Dantzen tradizioari eusteko asmoz.

Proiektu hau, aurrekoak bezala, talde lana izan da eta pailazoekin elkarlanean aritu dira, besteak beste, Vanesa Castaño eta Jon Maya dantzariena eta Leire Bilbao idazlearena —azken horrek sortu ditu doinuen hitzak, pailazo taldearekin elkarlanean—. Maite Mutuberria ilustratzailea eta Xabier Zabala musikaria ere izan dituzte bidelagun.

Bizi dantza diskoaren hamahiru abesti eta hamahiru kantukontuekin batera, Irri dantza diskoa opari jasoko dute erosleek. Ikuskizuna bera, berriz, gaur arratsaldean estreinatuko dute Eskoriatzako kiroldegian (Gipuzkoa), arratsaldeko 17:30ean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.