Euskararen aurkako oldarraldia
Zuzenekoak

Euskararen aurkako oldarria | Zuzeneko emanaldia

15 Martxoa de 2024

Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozeduretako hizkuntza-eskakizunei buruzko epai berriek agerian utzi dute toki-administrazioetako, foru-administrazioetako eta autonomia-erkidegoetako herri-administrazioetako hizkuntza-plangintzaren ereduaren oinarri diren arau-oinarrien ahultasuna. Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretuak ez du arazoa konpontzen.

Hori dela eta, Txillardegi Gogoeta Guneak, Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera, hausnarketa-jardunaldi bat antolatu du, funtzio publikorako sarbidean hizkuntza-eskakizunen legezkotasuna blindatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko prozedurei segurtasun juridikoa emateko proposamenak egiteko. Gai hori beste eremu geografiko batzuetan, hala nola Katalunian eta Galizian, nola arautzen den ezagutuko dugu eta pairatzen ari garen higadura judizialeko egungo egoerari erantzuteko premiazko neurri juridiko zehatzak eztabaidatuko ditugu.

Horretarako hiru legelari-adituk parte hartuko dute. Alde batetik, Eva Pons i Perera izango dugu, Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Doktorea eta Konstituzio Zuzenbideko eta Filosofia Politikoko irakaslea, eta bestetik, Carlos Alberto Amoedo Souto, Coruñako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko Katedraduna. Katalunian eta Galizian funtzio publikoa arautzeko legediaz arituko dira. Ondoren, Iñigo Urrutia Libarona EHUko Administrazio Zuzenbideko irakasle agregatuak, Txillardegi Gogoeta Gunearen eskariz, EAEn pairatzen ari den higadurari legegintzatik erantzuteko premiazko neurri zehatzak proposatuko ditu eztabaidarako.

BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.