Berria
Moriako erretratuak

Moriako Erretratuak: Yadollah, Afganistango errefuxiatua. IñAKI AGIRRE

16 Azaroa de 2023
Yadollah Afganistangoa da, nahiz eta Iranen pasatu duen bizitza osoa. Errefuxiatua izan da bizitza osoan. «Horrek esan nahi du ez duzula inoiz herrialderik izango». Antzerki zuzendaria eta gidoilaria zen Iranen. Han bizi zuen egoera salatu zuen, eta mehatxu egin zioten. Turkiara egin zuen ihes, eta urtebete igaro da handik Moriara joan zenetik. Moriako bizipenetan oinarritutako antzezlan bat prestatu du orain. Iñaki Agirre kolaboratzailearen bitartez BERRIAk abian jarri duen bideo sortaren hirugarren erretratua da.
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.