Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako medikua da Felix Zubia. Lehen lerroan dago koronabirusa tratatzen duten profesionalen artean, eta hain justu, talaia horretatik adierazi digu zer eboluzio izaten ari den epidemia, eta harekin lotutako beste hainbat gai aztertzen lagundu digu.