Ainhoa Tirapuk futbola uzteko erabakia hartu du, 15 denboraldi Athleticen eman eta gero. Erabakia "aspaldi" hartu zuen, denboraldi hasieran. Batez ere Athleticekin irabazitako bigarren liga du gogoan. Ez daki etorkizunean zer egingo duen, denbora apur bat hartu nahi du erabakitzeko. Ziur da emakumeen futbolak urratsak ematen segituko duela berdintasunaren bidean.