Hiru arrantzale zihoazen itsasontzi bat hondartu da gaurko ordu txikietan Ziburun (Lapurdi), Zokoako diketik gertu; 30 urteko bat eta 58 urteko beste bat desagertuta daude, eta 40 urteko bat erreskatatzea lortu dute —Baionako ospitalean artatu dute—. Erreskate lana «konplikatua eta gogorra» da, Eneko Aldana-Douat Ziburuko alkateak Euskadi Irratiari azaldutakoaren arabera: 02:00ak aldera hondartu da itsasontzia, eta «oso zaila» izango da beste bi arrantzaleak bizirik aurkitzea. Ura 12 graduan dago, eta «itxaropena urria da». 40 urteko arrantzalea, ontziko kapitaina, hipotermiak jota aurkitu dute.

Aktualitatea
Bi arrantzale desagertu dira Ziburun
22
Abendua
de
2023