NAPARRA
Aktualitatea

Naparraren gorpuzkiak aurkitzeko lanen emaitza «negatiboa» izan da

03 Maiatza de 2024
Ikus-entzunezkoen taldea

Indusketa lanak apirilaren 22tik 24ra bitarte egin zituzten, Landetan. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren gorpuzkiak egon zitezkeen eremu batean. Ez dute haren arrastorik aurkitu. Frantziak Auzitegi Nazionalari igorriko dio horien inguruko txostena, eta auzitegiaren erabakiaren zain dago familia.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.