1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko egun berezia da Gasteizen. Duela 49 urte, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan batzarra egiten ari ziren langileen aurka modu basatian oldartu zen Polizia Armatua. Tiroka sartu ziren, eta bost langile hil eta ehunka lagun zauritu zituzten. Aurtengo urteurrenean, San Frantzisko eliza memoria gune izendatu dute ofizialki, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu baita.

Aktualitatea
Martxoaren 3ko sarraskiaren 49. urteurrena
03
Martxoa
de
2025