Eskerrik asko, Iñaki
Aktualitatea

Eskerrik asko, Iñaki

20 Urria de 2024

Iñaki Uriak erretiroa hartu du. 'Argia'-n ibili ondoren, 'Euskaldunon Egunkaria'-ren sorreran eta haren lehen hamabi urteetan parte hartu zuen —besteak beste, kontseilari ordezkari bezala—, harik eta Espainiako Auzitegi Nazonalak kazeta itxi zuen arte. Urte eta erdi bat egin zuen preso, eta, beste lau kiderekin batera, epaitu egin zuten, baina absolbitu ere. 2006tik aurrera, Hamaika Telebistako zuzendari nagusia izan da. Uriaren ibilbidea jasotzen du argazkiekin osatutako bideo honek.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.