Badira urte batzuk ardura postuetan dauden gizon gorbatadunen argazkietan aldaketa txikiak gertatu direla, andrazkoak ere hasi baitira postu horiek hartzen. Gipuzkoan begi bistakoa da aldaketa. Esaterako, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Amagoia Mujika BERRIA egunkariko zuzendariak, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak eta Nekane Artola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dituzte ardura postuak. Hernaniko Txillida Lekun bildu dira, Gipuzkoako Hitza-ren ekimenez. Emakume izanda ardura postu horietara heldu eta bertan mantentzeko zailtasunez aritu dira, baina baita egiteko modu berriez eta datozen aldaketez ere.
Aktualitatea
Eider Mendoza, Amagoia Mujika, Idurre Eskisabel eta Nekane Artola.
02
Otsaila
de
2024