BERRIA 2003an Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi ondoren herri ekimenez sortutako euskarazko egunkari nazionala da, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen duen kazetaritza eskaintzen diena irakurleei.
Begirada propiarekin, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako sortutako kazetaritza egiten du, kalitatezkoa eta fidagarria, jendearen behar eta kezkekin lerrokatua, independentea, menpekotasunik gabea eta sentsibilitate guztiei leku egiten diena.
Euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko eguneroko lanabes bat da BERRIA, eta izaera, adin eta jatorri guztietako euskal hiztunen elkargune izateko sortua da, baita euskalgintzaren eta kulturgile euskaldunen plaza izateko ere.
Era berean, Euskal Herriko gizarte pluralaren kohesioa sustatzen du, ahotsa emanez gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei.
Komunitatearen ekarpenari esker bermatzen du BERRIAk bere independentzia.Komunitate horri esker dira posible etengabeko berrikuntza eta edukiak libre eta doan eskaintzen jarraitzea.
BERRIAk irakurleen eta publizitatearen ekarpenei esker lortzen ditu bere diru sarreren %70.
Horrek aukera ematen dio inolako menpekotasunik gabeko kazetaritza egiteko. Apustu horri eutsi nahi diogu, komunitatea gure jardunaren erdigunen jartzeko bideetan sakonduz.
Horregatik da ezinbestekoa ahal duten irakurleen ekarpen ekonomikoa. Herritarrek sortu zuten BERRIA, eta herritarrek egin behar dute BERRIA.
BERRIA TALDEA 223 langile profesional eta engaiatuek osatzen dute. Hauen ahaleginari esker argitartu eta banatzen da egunero BERRIA.
Kazetari, diseinatzaile, zuzentzaile, dokumentalista, kudeatzaile, administrari, telefonista, komertzial, informatikari, banatzaile eta marketin zein giza baliabideetako langile talde konprometitu bat, mundua eta Euskal Herria ulertzeko gakoak eskainiko dituen kalitatezko egunkari bat egiteko miraria posible egiten duena.
Euskarazko Komunikazio Taldea, SA (EKTSA) 2003ko maiatzaren 29an eratu zen, euskarako hedabidek sortu eta sustatzea helburu izango zuen enpresa talde baten buru eta ardatz izateko asmoz.
Sozietatearen helburu soziala honakoa da (EKTSAren estatutu sozialetako 4. artikulua):
• Beregain nahiz besteren kontura ale inprimatuak, liburuak, diskoak, errebistak eta egunkariak editatzea eta argitaratzea, baita haiek inprimatzea, banatzea, saltzea eta publizitatean ustiatzea ere.
• Interneteko jarduerak egitea, atariak sortu, garatu eta ustiatzea barne, baita informazio, trebakuntza eta posta elektronikoko zerbitzuak ematea ere.
• Informazioa sortu eta ematea, bitarteko telematiko, informatiko edo zernahi euskarri multimediaren bitartez.
• Telekomunikazio zerbitzuak ustiatzea, tartean telefonia, irratia, telebista, datu transmisioa eta zernahi bitarteko elektroniko direla, denak ere beren mota guztietan.
• Entzunezko edo ikus-entzunezko zernahi motatako lanak eskuratu, eman eta merkaturatzea ere.
• Publizitate espazioak ustiatzea, beregain nahiz besteren kontura.
• Beste kultur zerbitzuak, aisialdikoak, entretenigarriak eta atsegingarriak ematea eta merkaturatzea.
• Komunikabideek, berek nahiz besterenek, zein audientzia duten ikertu eta aztertzea.
• Aholku zerbitzuak eman eta merkaturatzea, informazio, publizitate, kultura, aisialdi, entretenimendu eta zernahi ekitaldi motaren antolaketari loturiko arloetan.
Sozietateak zuzenean nahi zeharka egin ditzake aipaturiko jarduerak, osoki nahiz zatika, beste sozietate batzuetan ere parte hartuz.
Helburu soziala betetzeko, sozietateak beste zenbait sozietate mugatu eratu ditu orain arteko ibilbidean: 2003an 6, EKTren erabateko gehiengoarekin eta guztien artean BERRIA talde osatuz; handik aurrera, berriz, beste hainbat Euskal Herriko beste eragileekin bazkidetzan, beti ere euskal komunikazio eremua indartzeko joateko helburu argiarekin.
Euskal Editorea, SL
Azalpena: Euskarazko hedabide nazionalak sortu eta gizarteratzea.
EKTSAren parte hartzea: %100
Kapitala: Hasierako kapitala, 120.000 €; kapital gehitzea 2004ko urtarrilean egin zen eta 2.000.000 € arte. 2014an 1.000.000 €ko kapital murrizketa egin zen, aurreko urteetako galerak konpentsatzeko. Horrela, 1.000.000 €ko kapitala du.
Bertako Hedabideak, SL
Azalpena: Herrietako komunikabideekin batera, eskualdeko komunikabideak sortu eta garatzea helburu duena. Herrietako komunikabideekin elkarlanean lan egiteko eratutako enpresa.
EKTSAren parte hartzea: %100
Kapitala: 30.000 €.
Enpresa honek, beste 9 enpresetan hartu du parte, eta hauetako bakoitza tokiko hedabide baten argitaratzaile da:
• Oiartzualdeko Hedabideak, SL. % 40ko parte hartzea.
• Lea-Artibailadeko Hedabideak, SL % 40ko parte hartzea.
• Goierriko Hedabideak, SL. % 40ko parte hartzea.
• Donostiako Hedabideak, SL. % 40ko parte hartzea.
• Bizkaiko Hedabideak, SL. %99eko parte hartzea.
• Tolosaldeko Komunikazio Taldea, SL. %25eko parte hartzea.
• Arabako Alea Komunikazio Taldea, SL. %25eko parte hartzea.
• Urolako Komunikazio Taldea, Koop. Elk. (%2ko parte hartzea).
Ehuntzen, SL
Azalpena: Interneteko proiektuak garatzea helburu duen enpresa.
EKTSAren parte hartzea: %100
Kapitala: 3.100 €.
Jarduna Administrazio Zerbitzuak, SL
Azalpena: Administrazio Kudeaketarako enpresa.
EKTSAren parte hartzea: %100
Kapitala: 30.000 €.
Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea, SA
Azalpena: Telebista digitalerako enpresa.
EKTSAren parte hartzea: %20
Kapitala: 1.500.000 €.
Buruntzape, SL
Azalpena: Martin Ugalde Kultur Parkearen kudeatzailea.
EKTSAren parte hartzea: %50
Kapitala: 1.262.125,42 €.
Bidasoa Inprimatzeko Zentroa, SA
Azalpena: Inpresio zentroa.
EKTSAren parte hartzea: %33
Kapitala: 750.720 €.
Irrien lagunak, SL
Azalpena: Komunikazio enpresa.
EKTSAren parte hartzea: %33,33
Kapitala: 15.000 €.
BERRIA Fundazioa
Azalpena: Euskara eta euskal kulturaren sustapenerako helburuarekin sortutako Fundazioa. Nafarroan kokatua. Fundatzaile bakarra EKT da eta Patronatua EKTko Administrazio Kontseiluak osatzen du.
BERRIA Taldea administratzeko, sozietatearen estatutu sozialei jarraiki, Administrazio Kontseilua eratu zen. Honako hauek osatzen dute Administrazio Kontseilua 2023ko ekainaren 3tik:
Lehendakaria
Beatriz Zabalondo
Idazkaria
Iban Arregi
Bokalak
Haizpea Abrisketa
Karmele Artetxe
Irati Azkue
Nagore Ipiña
Eider del Canto
Mikel Legarra
Jon Olano
Iñaki Lazkano
Martxelo Otamendi
Kontseilari ordezkari lanetan Iban Arregi ari da 2013tik ekainaren 1etik aurrera.