Lankidetzak

‘Nola izendatu minak’ mahai ingurua antolatu dute Kontseiluak, BERRIAk eta Jakinek

Maria Reimondez idazle galiziarraren ‘A casa do amo’ lanean oinarrituta, zenbait zapalkuntzak eragindako minak izango dituzte hizpide.

(ID_17399702484505) \'Nola izendatu minak\' mahai ingurua
2025eko otsailaren 17a
17:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Maria Reimondez, Ibai Atutxa eta Cira Crespo izango dira hizlari ‘Nola izendatu minak’ mahai inguruan, eta Haritz Azurmendik gidatuko du. Reimondezen ‘A casa do amo’ lana oinarri hartuta,menderakuntzak, kolonialismoak, arrazismoak, barbarismoak eta beste zenbaitek eragindako minez eta haiei izena jartzeaz jardungo dira.

 

Kontseiluak, BERRIAk eta Jakinek antolatu dute mahai ingurua: martxoaren 5ean izango da, Bilboko Bira kulturgunean, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, eta ez da izena eman behar.

 

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.