Jone Arriolak irabazi du BERRIA saria Huhezineman

Aurten lehen aldiz eman da BERRIA saria Euskal Film Laburren Jaialdian.

(ID_17382458603735) Aretxabaleta. Huhezinema jaialdiaren sari banaketa.
Aretxabaleta. Huhezinema jaialdiaren sari banaketa.
2025eko urtarrilaren 24a
20:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Huhezinemara aurkeztutako film laburren artean emakumeen presentzia hobekien islatzen duen lana izateagatik saritu dute Arriolaren Hor konpon. Emakume zuzendari batek egin duen edo emakumeen rola eta berdintasuna ardatz dituen euskarazko labur bat saritu nahi izan du egunkariak.

Euskal kultura eta hizkuntza sustatu nahi izan ditu BERRIAk sariaren bidez, baita feminismoarekin eta ingurunearen zaintzarekin loturiko balioak plazaratu ere. Sariaren irabazleak 350 euro eta sei hilabeteko harpidetza eskuratu ditu, baita BERRIAren produktuen sorta bat jaso ere.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.