Harrotasunez heldu dugu 23. Korrika

Martxoaren 14tik 24ra egin da KORRIKAren 23. aldia, Irundik hasi eta Baionara, eta lau kilometrotan hartu du parte BERRIAk; Tuteran, Bilbon, Andoainen eta Angelun egin dute lasterka egunkariko langileek.

BERRIAko langileen kilomentroa Andoainen.
BERRIAko langileen kilomentroa Andoainen. JON URBE / FOKU
BERRIA
2024ko martxoaren 24a
14:00
Entzun

Aurtengoan ere, berariaz landu du BERRIAk KORRIKA paperean, webgunean eta sare sozialetan: baliabide ugari jarri ditu, eta lantalde zabala aritu da lasterketaren nondik norako guztien berri ematen. Irati Urdalleta eta Oli Artola lankideek lasterketaren barru-barrutik eman digute haren berri.

"Norberaren opera” dokumentala ere ekoitzi da, eta BERRIAlagunek ordu batzuez esklusibanikusteko aukera izan zuten. AEK-ko hainbat ikasleren testigantzan jasotzen ditu lanak, eta Ines Osinagaren bizipenek eta BADON operako irudiek josten dituzte istorio horiek guztiak.

(ID_17115486566175) BERRIAko langileak lekukoa eramaten Tuteran.
BERRIAko langileak lekukoa eramaten Tuteran. (Idoia Zabaleta / FOKU)
(ID_17115485358205) (/AEK)
BERRIAko langileak lekukoa eramaten Angelun. (AEK)
(ID_17115487468465) BERRIAko langileak lekukoa eramaten, Bilbon.
BERRIAko langileak lekukoa eramaten Bilbon. (Aritz Loiola / FOKU)

 

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.