euskal herria

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkide da, Mintegi ordezkatuta

Mintegik "arrazoi pertsonalengatik" utzi du kargua.

Iker Casanova, Anton Danborenea PPko legebiltzarkideari bostekoa ematen. DAVID AGUILAR / EFE
2014ko irailaren 2a
13:41
Entzun

Iker Casanovak EH Bilduko legebiltzarkide kargua hartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaian. Twitter bidez azaldu zuenez, "Ilusioz eta indarrez" ekingo dio "erronkari": 

Horrekin batera, eskerrak eman zizkion Mintegiri, bi urtean egindako "ekarpen zintzo, ausart eta aberasgarriagatik". Uztailean iragarri zuen Mintegik irailean kargua utziko zuela. Horrela, Eusko Legebiltzarreko etapa "amaitutzat" eman zuen.

Oraindik ez dute zehaztu zein izango den koalizioko bozeramailea legebiltzarrean. EH Bilduko iturriek Europa Press agentziari azaldu diotenez, taldea "berrantolatzen" ari da, Mintegik zituen zereginak betetzeko. Erakundeen, Segurtasun, Justizia eta EITBren kontrol batzordean parte hartzen zuen Mintegik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.