Mundua

Junta militarreko burua lehen ministro izendatu dute Thailandian

Prayuth Chan Ocha jenerala aho batez aukeratu du gobernuburu armadak izendatutako parlamentuak.

Berria.eus
2014ko abuztuaren 21a
08:37
Entzun

Thailandiako junta militarraren burua, Prayuth Chan Ocha, lehen ministro izendatu du maiatzaren 22ko estatu kolpearen ostean ezarritako parlamentuak. Kargurako hautagai bakarra aurkeztu dute, eta 191 ordezkariko ganberan 188 boto jaso ditu; Parlamentuko presidentea eta bi presidenteordeak abstenitu egin dira.

Yingluck Shinawatraren gobernuaren kontrako urte erdiko protesten ostean eman zuen estatu kolpea Thailandiako armadak. Bangkok hiriburuko elitearen eta Taksim Shinawatra lehen ministro ohiaren jarraitzaileen arteko borroketan, gutxienez 28 lagun hil ziren. Armadak estatu kolpea eman zuenetik, Prayuthek hartu du herrialdearen gidaritza, eta adituek aurreikusten dute agintean jarraituko duela berriro hauteskundeak egin arte –2015eko bigarren erdia aipatzen dute–.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.