Kirgizistango Legebiltzarrak erabaki duenez, ekainaren 26an presidente berria aukeratuko dute, eta, ondoren, hark parlamentu berria eratzeko bozak antolatuko ditu. Diputatuen gehiengoaren iduriko, horixe da Asia erdialdeko estatu horretan normaltasun instituzionala berreskuratzeko biderik egokiena.
Iragan ostegunean, bi orduko borroken ondoren, Gobernuaren egoitza hartzea eta Askar Akaiev presidentea agintetik kentzea lortu zuen oposizioak —'Tulipanen iraultza' izena eman diote errebolta horri_. Nolanahi ere, aurretik zetozen protestak: otsailaren 27an eta martxoaren 10ean egin ziren Legebiltzarrerako hauteskundeetan Akaievek "iruzurra" egin zuen oposizioaren iduriko (eserlekuen %10 baino ez zuen lortu oposizioak emaitza ofizialen arabera), eta hori izan zen krisiaren piztailea.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak babes politikoa eman dio Akaiev lehendakari ohiari, eta oposizioak hartu duen bidea gaitzetsi du.
Kirgizistan
Ekainaren 26an egingo dituzte Kirgizistanen presidentea aukeratzeko bozak
Joan den ostegunean oposizioak gidatutako erreboltaren ondorioz Askar Akaiev presidentea agintetik kendu ostean, lehendakari berria aukeratzeko hauteskundeak ekainaren 26an egitea erabaki du Kirgizistango Legebiltzarrak. Diputatuen bi heren agertu da neurri horren alde. Hain zuzen ere, oposizioaren aldarrikapen nagusietako bat presidentea hautatzeko hauteskundeak aurreratzea zen. Bitartean, egungo Legebiltzarrak indarrean jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu