Ikastolak

Frantziak gutxiengorik ez duela onartzen salatu du Seaskak Unescon

Parisek nazioarteko testuak izenpetu dituela erran du Indok, baina ondoren muzin egiten diela eta ez dituela indarrean ezartzen.

2013ko azaroaren 6a
17:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Paxkal Indo Seaskako lehendakari eta Eskolim taldeko kideak Frantziaren jarrera salatu du Unescoren bilkuran. Hezkuntza arloan Frantziak berdintasun irizpideak urratu eta bazterkeria bultzatzen duela salatu du. Frantziak ez ditu onartzen gutxiengoak haren baitan eta ondorioz, hizkuntza eskubideak zangopilatzen ditu, haurren hezkuntza eskubidea urratuz. Seaska Eskolim taldeko kidea da eta EBLUL izeneko taldean dago. EBlUL taldean egoteak ireki dizkio Unescoko ateak.

Egindako harreraren balorazio baikorra egin du Indok. "Italiako ordezkari batek zorrotz entzun du gure arrengura eta aholkatu digu 104 izeneko formularioa baliatzea Frantziaren aurkako kexua bideratzeko". Hizkuntza eskubideak eta haurren hezkuntza eskubideak bermatze aldera, eskura dituzten prozedura guztiak baliatzeko borondatea berretsi du Indok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.