Bihar argitaratuko da BERRIAn Edurne Brouardi eginiko elkarrizketa. Hona haren esan batzuk:
- "Odol berria, ideia berriak eta jende berria sartuko da. Berria, baina esperientziaduna. Ez dago ekimena kolokan jarriko duen aldaketarik".
- "Gauzak mahai gainean jartzen diren heinean, elkar ulertzen goaz, eta gauzek aurrera egiten dute".
- "Esana dut munduan ez dudala ezagutzen Nafarroan ematen den egoera ikaragarri hori. Ez dut ezagutzen munduan gobernurik bere hizkuntza propioaren aurka egiten duenik".
- "Irudipena daukat euskararen inguruan mugitzen garenok beti ari garela esaten zein txarto gauden, eta horri ere buelta eman behar zaio. Ez gara nahi genukeen bezain ondo bizi, baina gure lanari esker hanbeste aurreratu dugu".
- "Lea Artibaiko AEKra joateko asmoa daukat; hara eskatu dut lekualdatzea, eta onartu dute".
- "Lekukoa artelan bat da, lokarri bat, eta batez ere, sinbolo bat: lekukoa da aurrera eramaten duguna, eta horretarako esku eta hanka guztiak dira beharrezko".