Erasoa

Mikel Martin Zutikeko eta EHGAMeko kidea jipoitu dute ezezagunek

Ostegun gauean lau ezezagunek Mikel Martin jipoitu zuten Donostiako Urbieta kalean. 'Oarsoladeko Hitza'-k gaurko alean dakarrenez, aurpegian kolpatu zuten eta hainbat puntu eman behar izan zizkioten". Martinek 'Hitza'-ri kontatu dionez, "taxira nindoala, lau lagun ikusi nituen, nahiko jarrera bortitzean, kale seinaleak eta abarrekoak kolpatzen, ostikoka. Halako batean, niregana hurbildu, eta iraintzen hasi zitzaizkidan, zentzurik gabe. ETAz, eta Ibarretxe Planaz galdetu zidaten", eta gero kolpeka ekin zioten, konorterik gabe uzteraino.

2005eko urtarrilaren 15a
18:04
Entzun
Mikel Martin Zutikeko eta EHGAMeko kidea da. OStegun gauean, erietxean amaitu zuen jaso zuen egurrarekin.

Gertakariaren harira, bi atxilotu leudekela azaldu dio Martinek berak 'Hitza'-ri, baina Udaltzaingoak ez du hori baieztatu.

Ezkerreko begia handituta du Martinek, eta ahoan ere kolpe gogorra eman zioten. Bi lekuetan puntuak eman behar izan dizkiote.

Zutikek "elkartasuna" adierazi dio Martini,eta "jasan duen erasoa salatu". Izan ere, "erasoa berez da bidegabea, baina are eta bidegabeagoa iruditzen zaigu, Mikelek urte askoan izan duen eta egun mantentzen duen militantzia kontuan hartuz gero: ezaguna eta publikoa da, bidegabekerien kontra eta askatasunaren alde duen konpromisoa eta jarduna EHGAM, Munduan Elkarlanean eta Zutik bezalako kolektiboetan".

Gertatutakoa salatzeko eta Mikeli elkartasuna adierazteko, datorren astelehenean, urtarrilak 17, arratsaldeko 19:30etan Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan elkarretaratzea egingo du Zutik-ek.

'Oarsoaldeko Hitza'-k emandako berria irakurtzeko, egin klik hemen .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.