LAborantza ganbera

Laborantza Ganbera abiatu da; 1.000 lagunek egin diote ongi etorria

Badira gaur Ainhize-Monjolosen izan direnak. Eta izan ez direnak. Guztiei jarriko zaie arreta. Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbera inauguratu dute gaur Baxenabarreko herri horretan. Alderdi politiko askotako ordezkariak izan dira berta, oratara 40 bat auzapez. Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat egon da, eta proiektua baikortzat jo du. Frantziako Confederation Paysanne sindikatuko bozeramalea ere han izan da, eta proiektua txalotu du. ELAko, LABeko, EHNEko, Batasunako, ABko, Aralarreko eta EAJko ordezkariak ere bazeuden. Laborantza ganberako lehendakaria Mixel Berhokoirigoin izanen da.

2005eko urtarrilaren 15a
17:18
Entzun
ELBk iritzi guztietako eragile politiko eta administratiboak gonbidatu ditu gaurko ekitaldian parte hartzera. Auzapez andana bat espero da, nahiz eta berriki Pirinio Atlantikoetako Prefetak Herriko Etxeetara gutuna igorri, proiektu horren aurka. Frantxoa Maitia Garaziko kontseilari nagusi eta eskualde kontseilariak ere inaugurazioan agertuko zela jakinarazi zuen, nahiz eta bere alderdian (PS) polemika bizia sortu den gai honekin. Eusko Jaurlaritzatik ordezkaritza bat espero zen.

Hitzordua 10:30ean dute. Orduan hasi da biltzar publikoa, egoitza berrian. Ainhize-Monjoloseko auzapezak ongietorria eskaini du. Biltzarrean elkartearen estatutuak onartuak izanen dira, eta ondotik prefeturan aurkeztuko dituzte. Biltzar horretan erabakiko dute Laborantza Ganbera nola osatuko den, nork parte hartuko duen kolegioetan eta beste tramite batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.