Kirola

Joseba Larrinaga atleta paralinpiar ohia da atzo Aramaion auto batek jota hil zen txirrindularia

Bizikletan zihoan, eta beste auto bat aurreratzen ari zen auto batek jo zuen, Segurtasun Sailaren arabera. Behin baino gehiagotan parte hartu zuen Paralinpiar Jokoetan, eta 1996an Atlantan maratoian zilarrezko domina irabazi zuen.

2013ko maiatzaren 8a
12:20
Entzun

Atsekabe handia sortu du Aretxabaletan (Gipuzkoa) Joseba Larrinagaren heriotzak. Herri horretan jaio zen, 1968an, eta oso ezaguna zen Debagoienean; Aretxabaletako kirol etxearen harreran lan egiten zuen, Goiena atariak jakinarazi duenez.

1996ko Olinpiar Jokoetan maratoian zilarrezko domina irabaztean gain, bosgarren gertatu zen 5.000 metroko lasterketan. 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan maratoian ere bosgarren izan zen.

Ezbeharra A-2620 errepidean gertatu zen, atzo arratsaldeko seietan. Istripuan hil zen Larrinaga. Helikoptero bat bidali zuen Osakidetzak ezbeharra gertatu zen lekura, baina hilik zen kirolaria ordurako. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.