Eusko Jaurlaritzak Izaskun Landaida izendatu du Emakundeko zuzendari. Jaurlaritzak berak jakinarazi du Gizarte Lanean diplomatua dela EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berdintasuneko Agente masterra egin zuela Valentziako Unibertsitatean (Herrialde Katalanak). Emakumeek landa guneetan duten egoera aztergai izan du; besteak beste, Landa XXI egitasmoan aritu zen. Eudelen aritu zen lanean Berdintasun alorrean, eta genero indarkeriaren Bizkaiko behatokiko kidea da.
Ugaoko (Bizkaia) alkatea da 2007tik.