Donostiako 59. Zinemaldia

Iritsi da Glenn Close Donostiara, bihar Donostia Saria jasotzeko

Bertsolari filma eskaini dute gaur arratsaldean Kursaalean, eta besteak beste, han ziren, Lujanbio, Egaña, Sarasua, Arzallus eta Miren Amuriza.

2011ko irailaren 17a
18:05
Entzun

Atzoko hasiera ekitaldiaren ostean, goizean goiz izan du segida Donostiako 59. Zinemaldiak gaur. Intruders filmaren ostean, gaur No habrá paz para los malvados eta Amen filmek hartu dute Intruders-en lekukoa. Gontzal Agote BERRIAko kritikaria horiek ikusten izan da eta bihar argitaratuko duen kritikaren aurrerapena egin dio BerriaTBri.

Bihar Donostia Saria emango diote Glenn Close aktoreari. Gaur iritsi da Donostiara.

Gainera, lehiaz kanpo bada ere, gaur Asier Altunaren Bertsolari filma ikusgai izango da 16:00etan Kursaalean. Bertsoaz eta Euskal Herriko Bertsolaria Txapelketaz egin du filma Altunak. Besteak beste, han ziren, Lujanbio, Egaña, Sarasua, Arzallus eta Miren Amuriza.

Albert Nobbs filma ere lehiatik kanpo eskainiko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.