Gauerdiaz geroztik independentea da Hego Sudan ofizialki. Gaur eguerdian hasi da independentzia ekitaldia, eta banderaren berriaren igoerarekin eta zaharraren jaitsierarekin irudikatu dute independentzia. Salva Kiir Mayardit presidenteak ondoren hartu du kargua. Ekitaldian atzerriko 80 ordezkaritza eta 30 estatu-buru ari dira parte hartzen, tartean Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak.
James Wani Igga Parlamentuko presidenteak irakurri du independentzia adierazpena: "Hego Sudan estatu independente adierazten du, eta aurrerantzean Hego Sudango Errepublika bezala izango da ezagun". Nazio Batuen Erakundeak aitortzen duen 193. estatua da Hego Sudan. Etnia eta kultura anitzetakok estatu dela aitortzen du adierazpenak.