Al Kaedak gaur jakinarazi duenez, Aiman al-Zawahiri da erakundeko buruzagi berria. Osama Bin Laden zenaren tokia hartu du. AEBek hil zuten Bin Laden, Pakistanen, maiatzaren 1ean.
Al Kaedak esan du AEBen kontra borrokan jarraituko duela, eta herrialde guztietan defendituko duela islama.
Herrialde arabiarretako protestak ere babestuko dituela adierazi du. "Zapaldutako gure herri islamdarrek Egipton, Tunisian, Libian, Yemenen, Sirian eta Marokon ustelkeriaren aurka egindako intifada defendituko dugu". Mendebaldeari egotzi dio herrialde haietako egoera. "Mendebaldeak ezarritako kontrol militar, ekonomiko, kultural eta judizialetik libratu arte ez da aldaketa lortuko".
Egiptoarra da Aiman al-Zawahiri (Kairokoa). 1951ean sortu zen, eta mediku ikasketak ditu eginak.