Egiptoko protestak

Manifestazio jendetsua egin dute Tahrir enparantzan, Kairon

Anaia Musulmanen arabera 300.000 pertsona bildu dira, eta albiste agentziek diote aurreko protestetan bezain beste jende bildu dela gaur ere.

2011ko otsailaren 8a
14:52
Entzun
Kairoko Tahrir enparantza Hosni Mubarak Egiptoko presidentearen aurkako beste manifestazio baten lekuko izan da gaur. Protestak hasi zirela bi aste bete dira gaur, eta oposiziokoek enparantzan jarraitzen dute, nahiz eta Mubaraken aldekoak gertu egon.

Anaia Musulmanen arabera 300.000 pertsona bildu dira gaur Mubaraken dimisioa eskatzeko, eta albiste agentziek berretsi dute aurreko egunetan bezain beste jende bildu dela gaur ere.

Festa giroan egin da gaurko manifestazioa. 13:00etarako zegoen deitua, eta ordubete geroago oraindik ere jendea enparantzara iristen ari zen. Lau segurtasun kontrol zituzten soldaduek eta manifetazioaren deitzaileek deituta, eta manifestarien artean familia ugari ikus zitezkeen.

Protesta leloen artean bi ziren nagusi: "Gamal [Mubaraken semea] esaiozu zure aitari ez dugula maite" eta "Susanaz [Mubaraken emaztea] banatzen bada ere, ez dugu Tahrir enparantza utziko".

Gobernuaren eta oposizioko kideen arteko elkarrizketa hasi zirenetik egin den lehen protesta masiboa izan da gaurkoa. Egiptoko idazleek eta zinemagintzako langileek modu masiboan hartu dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.