politika

Ares: "ETAren su-etena ez litzateke nahikoa izango ezker abertzaleak bozetan parte hartzeko"

Bi aukera baino ez ditu aurreikusten Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak: ETAk indarkeria uztea edo ezker abertzaleak "harekin daukan lotura" etetea.

2010eko maiatzaren 31
12:03
Entzun 00:00:0000:00:00
"ETAren su-etena ez litzateke nahikoa izango ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartzeko, ez luke ezertarako balioko. Izan ere, ETAk indarkeria utzita edo harekin daukan lotura etenda baino ez luke ezker abertzaleak hartuko parte bozetan". Hala mintzatu da gaur Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua ETB2n. "Ezker abertzalearekin oso exijente" izango direla adierazi du, eta erakunde armatuari indarkeria behin betiko uzteko eskatu dio. "Bitartean, fronte guztietan borrokatuko dugu".

Hainbat hedabidek eta politikarik azkeneko egunetan zabaldu dute ETAk su-etena eman dezakeela datozen asteetan, baina dena "zurrumurruak eta espekulazioak" dira Aresentzat. "Guk ez dugu daturik, ETArekin eta haren inguruarekin komunikazio biderik ez dugulako irekita".

EAri eskatu dio "mundu horrentzat irteera fiktiziorik ez bilatzeko, akatsa litzatekeelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.