Kurmanbek Bakiev Kirgizistango presidente izandakoak -kargutik kendu zuen oposizioak- herrialdea utzi du gaur eta Kazakhstanera joan da, hegazkinean. Lehengo astean bidali zuten agintetik, eta harrezkero sorterrian egon da babestuta: Kirgizistan hegoaldean, Jalalabad eskualdean. Han hartu du gaur hegazkin militarra.
Haren arabera, Nursultan Nazarbaiev Kazakhstango presidenteak egin dio bertara joateko gonbitea.
Bakievek gaur zortzi zioen ez zuela dimisioa emango, baina aitortu zuen ez duela herrialdea kontrolatzen. Gaur eman du dimisioa.
70 lagun hil ziren aurreko astean Kirgizistanen Gobernuaren eta oposizioaren arteko liskarretan. Oposizioa nagusitu zen eta boterea hartu zuen.
munDUA
Kirgizistandik Kazakhstanera
Oposizioak lehengo astean kendu zuen presidente kargutik Kurmanbek Bakiev, eta honek gaur utzi du herrialdea. Dimisioa eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu