Auzitegiak
Mertxe Aizpurua eta Martxelo Otamendi auzi honekin ez auzipetzea erabaki du Garzonek
Mertxe Aizpurua 'Gara' egunkariko zuzendari ohia eta Martxelo Otamendi 'Berria' egunkariko zuzendaria auzi honekin ez auzipetzea erabaki du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, gaur kaleratu duen erresoluzioan. Jose Javier Mujika Leitzako (Nafarroa) UPNko zinegotziaren hilketa dela eta, Fiskaltzak kereila bat jarri zuen Aizpurua eta Otamendiren aurka, 2001eko ekainean ETAko bi kideri egindako elkarrizketan –'Gara' egunkarian eta 'Egunkaria'-n kaleratu zen elkarrizketa hori– UPNko karguak ETAren helburu izan zitezkeen galdetzeagatik. Fiskaltzaren kereilaren arabera, Leitzako zinegotziaren hilketa eragin zezaketen galdera hori egiteagatik, eta horregatik eskatu zuen ikerketa zabaltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu