CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hautatu du EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea: Juan Luis Ibarra Robles. Ondorioz, bera izango da Fernando Ruiz Piñeiro ordezkatuko duena kargu horretan. Ruiz Piñeiro azkeneko urtebetean jarduneko presidente gisa aritu da.
Hamalau boto jaso ditu CGPJn gaur Ibarrak. Jaime Tapia eta Juan Mateo Aiala ziren beste bi hautagaiak; Aialari sei boto eman dizkiote, Tapiari batere ez. Boto bat zurizkoa izan da.
Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazio aretoko presidentea eta JpD Demokraziarako Epaileak elkartearen sortzaileetakoa da. "Beharrezkoa da Justiziaren independentzia gorde eta zilegi ez diren presio guztiak saihestea", esan zuen lehengo astean.
Presidente kargurako aukeraketa prozesua hirugarrenez egin dute. Aurreko bozketak joan den urteko martxoan eta urtarrilean egin zituzten, baina CGPJko magistratuak ez ziren ados jarri. 21 bototik hamahiru lortzea beharrezkoa da, eta inork ez zuen langa hori gainditu. Gaur bai.
Aiala Agiri Judizialen Zentroko presidentea da, eta Tapia Arabako Auzitegiko magistratua eta JpDko kidea da -iazko martxoan botorik gehien jaso zuen hautagaia izan zen-.
justizia
EAEko Auzitegi Nagusiko presidente berria, Juan Luis Ibarra
Fernando Ruiz Piñeiro ordezkatuko du karguan. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hirugarrenez egin behar izan du bozketa, aurreko bietan hiru hautagaien artetik inork ez zuelako nahikoa babes jaso. Jaime Tapia eta Juan Mateo Aiala ziren beste bi hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu