Presoak

Gose greba bertan behera utzi du Julen Atxurrak

Julen Atxurra preso lekeitiarrak gose greba bertan behera uztea erabaki du 45 egunez ezer jan gabe egon ondoren. 25 kilo galdu ditu Atxurrak, eta Frantziako Fresneseko espetxean artatu duten medikuek uste dute atzera bueltarik ez duten ondorioak utziko dizkiola baraualdiak. Eguerdian normaltasunez bisitatu ahal izan du Christelle Atxurra emazteak, eta horren ondoren erabaki du gose greba eteta.

2004ko martxoaren 17a
19:13
Entzun
Frantziako Rouengo kartzelan zegoen preso Atxurra, eta bakartuta zeukaten. Hain zuzen ere, bakartzetik ateratzeko hasi zuen gose greba duela 45 egun.

Atzo, senarraren egoera larria ikusita, eta Frantziako agintariek aintzat hartzen ez zutenez, egoerak berean jarraitzekotan berak ere gose greba hasiko zuela iragarri zuen Christelle Atxurra emazteak. Gainera, Christellek diabestesa du, eta neurri horrek oso ondorio larriak izan zitzakeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.