Frantziako Rouengo espetxean "inolako azalpenik gabe" bakartu egin zutelako eta bere aurka ohikotik kanpoko neurriak hartu zituztela hasi zuen gose greba Julen Atxurrak. Fresnesko medikuek larunbatean ohartarazi zioten haren emazteari barauak "atzera bueltarik izango ez duten osasun ondorioak" utziko dizkion fasean sartu dela dagoeneko Atxurra.
Hori dela eta, bere ere gose greba hasteko prest dagoela iragarri du preso lekeitiarraren emazteak. Christelle Atxurrak diabetes gaixoa du, eta baraualdia eginez gero, osasun arazo larriak izateko arriskua du.
Ostegunean Rouendik Fresnesko espetxeko erietxera eraman zuten Atxurra, oso ahul baitzegoen eta edaten zuen ura ere goitik botatzen baitzuen.
Presoak
Senarraren egoera larria ikusita, gose grebari ekiteko prest da Julen Atxurraren emaztea
Julen Atxurra 'Pototo' Frantzian preso dagoen lekeitiarrak 44 egun bete ditu jada gose greban, eta medikuek haren emazteari jakinarazi diotenez, atzera bueltarik ez duten osasun ondorioak laga diezaizkiokeen fasean sartuta dago. Hori dela eta, bera ere gose grebari ekiteko prest dagoela adierazi du Atxurraren emazteak, nahiz eta diabetikoa den eta arazo handiak sor diezaizkiokeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu