Herman Van Rompuy (63 urte) Belgikako egungo lehen ministroa izango da Europa Batasuneko (EB) lehendabiziko presidentea, gaur arratsean EBko 27 herrialdeetako buruek Bruselan erabaki dutenez. Flandriako alderdi demokristauko kidea da. Lisboako Ituna indarrean jartzea izango da haren aurreneko eginkizun nagusietakoa -27 herrialdeek berretsia dute-.
EBko Kanpo Harremanetarako ministroa, berriz, Catherine Ashton (Erresuma Batua, 52 urte) Komertzio komisarioa izango da. Europako Batzordeko presidenteorde lanak ere egingo ditu. Alderdi Laboristako kidea da.
Bi urte eta erdiko agintaldia edukiko dute, EBko iturriek esan dutenez.
munDUA
Herman Van Rompuy izango da Europa Batasuneko aurreneko presidentea
Belgikako lehen ministroa eta Flandriako alderdi demokristauko kidea da. EBko Kanpo Harremanetarako ministroa Catherine Ashton Errusuma Batuko laborista izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu