Greba hasi du gaur Iberia Espainiako hegazkin konpainiak langileen soldata igoerak eskatzeko eta bihar arte iraungo du geldialdiak. Sitcpla eta CTA hegazkinetako laguntzaileen sindikatuek deitu dute greba hegazkineko 4.000 laguntzaile baino gehiagoren soldatak duela lau urte geldirik daudela salatzeko, "pilotuek soldata hobekuntzak lortu dituzten bitartean".
430 hegaldiri eragingo die geldialdiak, batez ere Madrilgo Barajas aireportua izango da bidaia gehien bertan behera utziko dituena. Hego Euskal Herriko Loiuko (Bizkaia), Hondarribiako (Gipuzkoa) eta Noaingo (Nafarroa) aireportuetan grebaren eraginak nabaritzen ari dira bidaiariak. Forondan (Araba), aldiz, geldialdiak ez du eraginik izango. Gaur Loiun hamabost hegaldi ez dira irtengo, guztiak Madril eta Loiu artekoak. Hondarribia eta Espainiako hiriburu arteko bi hegaldi ere bertan behera utzi dituzte. Noainen, gaur bi hegaldi lurrean geratuko dira eta bihar beste bi.
Bidaiari kaltetuek hegazkin txartelaren zenbatekoa jaso ahal izango dute. Horretarako eskaera epea azaroaren 15ean amaituko da.
Grebaren deitzaileek azaroaren 10 eta 11n ere geldialdiak egin ditzazketela iragarri dute.
ekoNOMIA
Iberia greban da hegazkinetako laguntzaileek soldaten igoera eskatzeko
Bihar arte iraungo du geldialdiak. Hego Euskal Herrian Loiuko, Hondarribiako eta Noaingo aireportuetan grebak eragina izango du, Forondan ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu