EB Europako Batasuneko (EB) Erreforma Ituna gaur sinatu dute 27 kideek, Lisboan. Sinatu ondoren, datorren urtean zehar herrialde guztiek berrestea da helburua. Horrela, 2009ko urtarrileko lehen egunean sartuko litzateke indarrean. EBko gobernuburu denak izan dira sinatze ekitaldian, Gordon Brown Erresuma Batukoa izan ezik.
Frantziako eta Herbehereetako herritarrek ezezkoa eman zioten Europako Konstituzioari duela bi urte. Horregatik, Konstituzioa beharrean, Erreforma Ituna idazten hasi ziren Europan. Konstituzioaren oinarria mantentzen saiatu dira, dena den. Hori bai, oraingoan ez dituzte erreferendumak egingo ituna berresteko.
Irlandan galdeketa egingo dute, baina Konstituzioak horretara behartzen duelako. Erresuma Batuko eta Poloniako parlamentariek, ordea, herritarrei kontsulta egiteko eskatu dute. Bruselan, gainera, "erreferendumaren aldeko kanpaina" hasi dute, "ezin baita ituna onartu, herriak berresten ez badu".
Mundua
EBko Erreforma Ituna gaur sinatu dute Lisboan
Datorren urtean herrialde guztiek berrestea da helburua, eta 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean jartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu