Zinema

Ane Gabarain eta Elena Irureta sarituko ditu Euskal Zine Bilerak

Euskal Zinemaren Begirada saria jasoko dute bi aktoreek hilaren 21ean Lekeition egingo den ekitaldian.

Elena Irureta eta Ane Gabarain, 2022. urtean, Zaragozan (Espainia) eginiko sari banaketa batean. JAVIER CEBOLLADA /EFE
mikel lizarralde
2023ko urriaren 11
17:12
Entzun

Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da, Lekeition (Bizkaia), eta aurten Ane Gabarain (Donostia, 1963) eta Elena Irureta (Zumaia, Gipuzkoa, 1955) aktoreak saritzea erabaki dute antolatzaileek. Euskal Zinemaren Begirada saria emango die bi antzezle ezagunei. Urtero, ikus-entzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile edo pertsona bati eman ohi dio saria Zine Bilerak, eta, 46. aldi honetan, «bi aktore handiren bideak berriz gurutzatuko ditu», ohar baten bidez azaldu dutenez: «Hamarkada hauetan guztietan, gure iruditeria osatzeko egindako ekarpenean eta euskal ikus-entzunezko ondarean utzitako lorratzaren gainean jarriko dugu Euskal Zinemaren begirada».

Antolatzaileen arabera, urte hauetan guztietan bi aktoreekerrekonozimendua lortu dute Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.

Sariak emateko ekitaldia hilaren 21ean izango da, Ikusgarri zinema aretoan.

Aurten, euskarazko hemeretzi film aurkeztuko dituzte Euskal Zine Bilerako sail ofizialeko lehiaketan, eta beste lan bat emango dute lehiaz kanpo: Ane Berriotxoaren Nire amaren etxea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.