Bertsolaritza

Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, Mungian

Abenduaren 16an jokatuko da finala, Bilbo Arenan. 43 bertsolarik parte hartuko dute denera. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea eta txapelketaren arduraduna, gaur goizean, Bilboko Rekalde aretoan egindako aurkezpenean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko irailaren 13a
11:50
Entzun

Maiatzean abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehendabiziko fasea, eta, uda igarota, udagoienean helduko diote berriro ere txapelketari. Guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Hala azaldu dute gaur goizean Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak, Igor Elortza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak eta Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta txapelketaren arduradunak Bilboko Rekalde aretoan egindako aurkezpenean. Urriaren 1ean izango da lehenengo kanporaketa, Mungian (Bizkaia).

Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute. Horietatik 11 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta 2021eko finalistak batuko zaizkie orduan; hemezortzi bertsolari arituko dira denera. Bilbo Arenan jokatuko da finala, eta zortzi bertsolarik kantatuko dute.

17:00etan abiatuko dira saio guztiak, eta horietarako guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko. Jarraian, udagoieneko faseko saioen zerrenda:

KANPORAKETAK

Urriak 1, Mungia.

- Araitz Katarain Mugarza (Mallabia)
- Izaro Bilbao Arostegi (Mungia)
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (Ibarrangelu)
- Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia)
- Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
- Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Urriak 8, Gernika-Lumo.

- Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
- Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño)
- Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
- Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga)
- Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
- Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia)

Urriak 15, Arrigorriaga.

- Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
- Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
- Inazio Vidal Gurrutxaga (Erandio)
- Iruri Altzerreka Martinez (Garai)
- Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
- Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar)

Urriak 22, Erandio.

- Ander Sarriugarte Garcia (Durango)
- Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
- Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
- Imanol Uria Albizuri (Algorta)
- Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
- Unai Mendiburu Valor (Algorta)

Urriak 29, Igorre.

- Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
- Asier Galarza Garai (Muxika)
- Eneko Aldana Carrasco (Forua)
- Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo)
- Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
- Oihana Bartra Arenas (Bilbo)

Azaroak 1, Lekeitio.

- Aitor Arrutia Azkueta (Orozko)
- Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
- Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (Iurreta)
- Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
- Maite Sarasola Isazelaia (Deustu)
- Peru Irastortza Santxo (Algorta)

FINALAURREKOAK

Azaroak 11, Berriz.

- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
- Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
- Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio)
- Arrigorriagako irabazlea
- Lekeitioko irabazlea
- Puntuazioz hirugarrena

Azaroak 18, Santurtzi.

- Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño)
- Jone Uria Albizuri (Algorta)
- Mungiako irabazlea
- Erandioko irabazlea
- Puntuazioz lehenengoa
- Puntuazioz laugarrena

Azaroak 25, Lemoa.

- Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
- Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)
- Gernika-Lumoko irabazlea
- Igorreko irabazlea
- Puntuazioz bigarrena
- Puntuazioz bosgarrena

FINALA

Abenduak 16, Bilbo.

- Berrizko irabazlea
- Santurtziko irabazlea
- Lemoako irabazlea
- Puntuazioz, lehenengo bostak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.