Sebas Etxaniz euskal preso ohia hil da, 80 urterekin

Apirilean geratu zen baldintzapean aske. Ordura arte, EPPK-ko presorik zaharrena zen.

jarraia231018.jpg
2023ko uztailaren 22a
13:15
Entzun

Sebas Etxaniz euskal preso ohia hil da, 80 urterekin. Espetxealdian hogei urte eta erdi eman ostean, baldintzapean aske zegoen aurtengo apiriletik. Ordura arte, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kiderik zaharrena zen. Etxerat elkarteak «tristura» adierazi du haren heriotzagatik, eta doluminak helarazi senide eta gertukoei.

Etxaniz ihesean ibili zen, harik eta 1994an Nikaraguako agintariek Espainiaren esku utzi zuten arte. Hala, atxilotu egin zuten, baina, epaileak aske uztean, ihes egin zuen berriz ere. Venezuelan atzeman zuten, 2002ko abenduan, eta berriz ere Espainiari entregatu. Ordutik preso egon zen. 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak, baina hirugarren gradua ez zioten eman 2020ko uztailera arte. Orduan, Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatu zuten.

Aurretik, ordea, hainbatetan ukatu zioten hirugarren gradua, aurrez baimenik ez zuelako izan; aldi berean, baimenak ere ukatu zizkioten, argudiatuta ez zegoela hirugarren graduan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Zigor Salak atzera bota zituen Villabonako espetxeko tratamendu batzordeak euskal presoari emandako 45 eguneko ezohiko erredentzioak ere, nahiz eta Espetxe Zaintzako Epaitegiak onartuak zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.