Migratzaileak

Elkarretaratzea eginen dute Irun eta Hendaia arteko oinezko zubia ireki dezaten

Eragile andanak bat egin du Santiago zubia irekitzeko eskaerarekin, 'Mugak apurtu, zubiak eraiki' lelopean. EH Baik mozio bat aurkeztuko du Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluan.

Irun eta Hendaia arteko oinezko zubia. PATXI BELTZAIZ
Ekhi Erremundegi Beloki.
2023ko uztailaren 5a
14:34
Entzun

Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotzen dituen oinezko zubia irekitzeko eskatuko dute bihar eragile andanak. 2021eko urtarrilean, Pirinio Atlantikoetako prefeturak eman zuen mugetako zortzi pasabide hesteko agindua, eta ordutik ez dute berriz ireki, astelehenean izan ezik, Frantziako Tourra iragateko denboran barrerak kendu baitzituzten. Jose Antoni Santano Irungo auzapezak eta Kotte Ezenarro Hendaiakoak gogor salatu zuten egoera, eta Gerlard Darmanin Frantziako Barne ministroari idatziko diola jakinarazi zuen Ezenarrok.

Bihar, elkarretaratzea eginen dute eragileek, Elkartasunak Eraiki eta Mugak apurtu, zubiak eraiki! lelopean, inor ez dela ilegala aldarrikatzeko. Hauek dira deialdia egin dutenak: Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, Diakite-Etorkinekin federazioa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bagera, SOS Arrazakeria, Bizi, LAB, FSU, Solidaires, EH Bai, EELV, NPA eta Mugak Zabalduz karabana.

Horrez gain, EH Baik mozio bat aurkeztuko du ostiralean Pinirio Atlantikoetako Departamenduaren kontseiluan. Muga itxia atxikitzeak migratzaileak «arriskuan» ematen dituela erranen dute Annie Poveda eta Iker Elizaldek, eta laguntza ekartzen duten eragileek pairatzen duten «errepresioa« salatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.