Oren batzuk besterik ez du iraun Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotzen dituen oinezko zubian ibiltzeko aukerak. Bi urte baino gehiago hetsirik pasatu ondoan, zubia ireki zuten atzo, Frantziako Tourraren karietara. Baina, goiz honetan, berriz ere hetsi dute, hesiak jarriz bidearen erdian. Langile batzuk aritu dira hesteko lanetan, Frantziako Poliziaren begiradapean. Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak argi utzi du ez dela Hendaiako Herriko Etxearen erabakia, Frantziako Estatuaren ordezkariena baizik.
ð;Â;Â;Â;ÂÂ;ŸÂ”´ AZKEN ORDUKOA
— Antxeta Irratia (@antxetairratia) July 4, 2023
Atzo goizean ireki ondoren, Avenida zubia berriz itxi dute langile batzuek, polizia ugariren begiradapean.
Zubia irekitzea baimentzen zuen prefekturaren baimena atzoko egunerako zen soilik, Tourragatik.@euskalirratiakpic.twitter.com/mbQzqwTr7p
2021eko urtarrilean, Pirinio Atlantikoetako prefeturak eman zuen mugetako zortzi pasabide hesteko agindua, eta Hendaia eta Irun arteko oinezko zubia hetsirik egon da ordutik. Atzo, zubia ireki izana txalotu zuten bi herrietako auzapezek; Jose Antonio Santanok eta Ezenerrok, biek, maiz salatu dute zubiaren hetsiera. Goizean, Ezenarrok adierazi du Frantziako Estatuaren eta Espainiako Estatuaren arteko «immigrazioaren kudeaketari buruzko liskar» bat pairatzen dutela bi herriek. Egoera salatzeko elkarretaratze bat eginen dute ostiralean, 18:00etan, bi auzapezek deituta.
Zubian izan dira eguerdian Santano eta Ezenarro. Tourraren biharamunean zubia berriz hestea «probokazio bat» dela salatu du Ezenarrok. Santanok uste du «lotsagarria» dela hesteko erabakia. Gainera, Ezenarrok jakinarazi du Gerald Darmanin Frantziako barne ministroari idatziko diola arrats honetan, egoera salatzeko.
ð;Â;Â;ÂÂ;ŸÂš¨ Irun-Hendaiako alkateek ostiralean 18:00etan Avenida Zubiko hesiaren bi aldeetan mobilizatzera deitu dute zubia behin-betiko ideki dezaten.
— Antxeta Irratia (@antxetairratia) July 4, 2023
ð;Â;Â;ÂÂ;ŸÂ—£ï¸;Â;Â;ÂÂ; @jasantano: "Tourra pasa eta Frantziak hartu duen zubia berehala hesteko erabakia lotsagarria da". pic.twitter.com/BaVdGI1IfG
Egoerari erantzunez, Pirinio Atlantikoetako Julien Charles prefetak adierazi du zubi hori «Parisen eta Madrilen arteko negoziazioak bukatzean» irekiko dela. Dena dela, ez du erran noiz izan daitekeen.