hauteskundeak

Gipuzkoako hamalau udalerritako botoak berriz zenbatuko dituzte

Stop alderdiaren errekurtso batek eragin du kontaketa berriz egitea.

Hauteskunde mahai bat, maiatzaren 28an. AITOR KARASATORRE / FOKU
2023ko ekainaren 9a
13:40
Entzun

Donostialdea eta Bidasoa-Oiartzun hautesbarrutietako udalerri guztietan berriz ari dira egiten udal eta foru bozetako botopaperen zenbaketa, Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak hala aginduta. Azaldu dutenez, Stop alderdiak jarritako errekurtso bat da arrazoia, eta hamalau udalerriri eragin die: Aduna, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.

Stop+Auzokraziaren arabera, aurreko ostiralean Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak ez zuen «behar zuen lana egin», datuen bidalketa egiaztatzerakoan. Hala, alderdiak errekurtso bat aurkeztu zuen prozesua berriz egin zedin. Gaur, hura onartu du batzordeak, eta kontaketa berriz egitea erabaki dute. Alderdiak beste bi errekurtso ere aurkeztu zituen Bizkaian: zenbaketa batean ordezkaritza izatea galarazteagatik eta 11 aktatan topatutako ustezko irregulartasunengatik.

Kontaketa gaur egitea da batzordearen asmoa, eta ez luke eraginik izango udalek hilaren 17an egingo dituzten lehen bilkuretan. Baliteke, ordea, kontaketa berriz egitearen ondorioz Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautatutako batzarkideek beranduago hartzea euren aktak. Esaterako, Arabako EH Bilduko kideek gaur bertan hartu dituzte. Akta hartzen den uneak badu bere garrantzia. Izan ere, batzarkideen herenek hartzen dutenean hasten da lehen bilkura egiteko atzerako kontaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.