Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart Buztintxuri auzoan, emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Trenbidea kalean izan zen erasoa, 22:25 aldera. Bizilagunek eman zioten abisua Poliziari, eta haiek artatu zuten biktima agenteak iritsi arte. Unean bertan atxilotu zuten erasotzailea.
Biktima Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten, probak egiteko, eta bere etxean dago jada. Atxilotuak aurrekari penalak ditu, eta epailearen aurretik igaro ostean espetxeratu egin dute.
Atxilotu bat Tuteran
Tuterako Udaltzaingoak ere atxilotu baten berri eman du; kasu hartan, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekidea jotzeagatik. Emakumeak berak jarri du salaketa.