Indar Ingeteameko langileek protesta egin dute Zamudioko lantegian

Beasaingo (Gipuzkoa) lantegiko langileak Zamudioko (Bizkaia) lantegi nagusira joan dira, zuzendaritzaren aurrean protesta egitera. Greba egin dute gaur, eta datorren ostegunean ere egitekoak dira.

Indar Ingeteameko langileak, gaur, Zamudion. LAB
inaut matauko rada
2023ko apirilaren 27a
12:44
Entzun

Beasaingo Indar Ingeteam lantegiko langileek greba egin dute gaur, eta Zamudioko lantegi nagusiko atarira joan dira goizean, protesta egitera. Asteartean ere lau orduko lanuztea egin zuten, eta 300 langile inguru mobilizatu ziren Beasaingo kaleetan. Izan ere, langileek eta zuzendaritzak ez dute lortu akordiorik egitea 670 langileen lan baldintzak hobetzeko, eta, beraz, borroka prozesu bat abiatu dute. Datorren ostegunean ere greba egitekoak dira.

Sindikatuek eta langileek «enplegua bermatzeko» neurriak adostu nahi dituzte zuzendaritzarekin, baita soldatak KPIaren arabera igoko direla bermatzea ere. Astelehenean eten ziren negoziazioak, eta langileek egun horretan bertan iragarri zuten lanuzteak eta grebak egiteko asmoa.

Langileak zortzi autobusetan joan dira gaur Zamudiora, eta, datorren asteazkenean, bi orduko beste lanuzte bat egingo dute; ostegunean, berriz, egun osoko greba. 670 langile daude Indar Ingeteam lantegian, eta motor eta sorgailu elektrikoak egiten dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.