Euskal presoak

Salbuespen politika amaitzeko aldarria egingo du aurten ere Lasterbidean-ek

Egun osoko egitaraua antolatu dute: korrikaldia, herri bazkaria eta DJak izango dira Amasa-Villabonan, ekainaren 3an.

Lasterbidean-en lasterketa bat. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2023ko apirilaren 17a
14:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Lasterbidean-en hirugarren aldia antolatu dute ekainaren 3rako, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Euskal presoen sakabanaketa amaitzear bada ere, salbuespen politikak amaitzeko herri mobilizazioa beharrezkoa dela iritzita, aurten ere antolatu dute egitasmo hori. «Badira oraindik salatzeko egoerak; Lasterbidean-eko kideek egitasmoa sortzean adierazi genuen bezala, azken errepresaliatua etxeratu arte zereginik egongo da, eta, beraz, esperantzaz eta determinazioz ekiten diogu gure lanari».

Ekainaren 3an, bi lasterkaldi izango dira: bata, 7,8 kilometrokoa, eta bestea, 2,6 kilometrokoa. Sari banaketaren ostean, 600 lagunentzako herri bazkaria atondu dute, eta horren ostean DJak izango dira, arratsaldea girotzeko. Izena emateko epea irekita dago, eta egunean bertan ere eman ahal izango da, Amasa-Villabonako kiroldegian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.