Sare sozialak

Birala egin da Aguraingo dantza talde batek Eusko Legebiltzarrean egindako koreografia

Dardara Gune taldeak Tiktoken jarritako bideoak ia milioi bat ikustaldi ditu. Joan den ostiralean egin zuten dantza, legebiltzarraren 43. urteurrenean.

Dardara Guneko dantzariak Eusko Legebiltzarrean dantzan, pasa den ostiralean. DARDARA GUNE
Paulo Ostolaza.
2023ko martxoaren 27a
17:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Arrazoi bategatik edo besteagatik, birala bihurtu da Dardara Gune dantza taldeak ostiralean argitaratutako bideo bat: Tiktoken ia milioi bat ikustaldi ditu jada. Han, Aguraingoak (Araba) Gasteizko legebiltzarkideen aurrean Rauw Alejandroren Ron Cola abestia dantzatzen ageri dira, Eusko Legebiltzarraren 43. urteurrenean.

@dardaragune

Hoy en el Parlamento Vasco 🔥🔥🔥🔥 ðŸ¤Â˜ðŸ½

♬ sonido original - DARDARA GUNE

Dardara Gunekoen dantza ez zen izan Eusko Legebiltzarrean ostiralean egin zuten bakarra. Ekitaldi sorta bat antolatu zuten egun horretarako, eta hainbatek zuten zerikusia dantzarekin.

Tiktoken era guztietako erreakzioak eragin ditu bideoak. Grazia egin die batzuei, legebiltzarra horretarako lekua ez dela salatu dute beste batzuek, eta gehienak, besterik gabe, bideoan ikusi dutenarekin harrituta geratu dira.

Agurainen joan den azaroan irekitako akademia bat da Dardara Gune, eta 150 ikasle inguru ditu, adin guztietakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.