Philippe Duluc zendu da, EH Baiko kidea

Ipar Euskal Herriko jardun politikoan ibilitakoa zen. Eusko Alkartasunako militantea izan zen, eta talde hura ordezkatu zuen EH Bairen zuzendaritzan.

Philippe Duluc prentsaurreko batean, artxiboko argazkian. GAIZKA IROZ
Garazi Aduriz Zuñeda.
2023ko martxoaren 6a
11:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo zendu zen Philippe Duluc, 60 bat urte zituela, Baionan.

Ipar Euskal Herriko jardun politikoan ibilitakoa zen. Eusko Alkartasunako militantea izan zen, eta talde hura ordezkatu zuen EH Bairen zuzendaritzan. Gerora ere, EH Baiko kide izan zen, besteak beste. Dolumin mezu ugari argitaratu dituzte erakundeek eta kide ohiek.

Girondakoa (Akitania Berria) zen sortzez, eta han lurperatuko dute. Hala ere, meza bat egingo da Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.