Laso-Imaz 22-21 Etxeberria-Rezusta

Azken tantora arte

Bikotekako Txapelketako kanporaketa jokatu dute bart Zornotzan, eta lehia biziaren ostean, Laso eta Imaz sailkatu dira finalerdietarako ligaxkarako

Beñat Rezusta, ezkerrez erremate bat egiten, haren ezkerrean Unai Laso begira duen bitartean, fitxategiko argazkian. JAGOBA MANTEROLA / EFE
2023ko martxoaren 4a
08:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Partida gogorra jokatu dute bart Bikotekako Txapelketan Unai Laso-Ander Imaz eta Peio Etxeberria-Beñat Rezusta bikoteek. Azken unera arte lehiatu dira.

Izan ere, finalerdietarako ligaxkarako sailkatzea zuten jokoan. Aurrelariak urduri aritu ziren, baina atzelariek partida sendoa jokatu zuten.

Nolabait ere, buelta eman zioten partidari Lasok eta Imazek, une batean 7-12 galtzen joan direlako. Baina segituan jarri dira 18-14. Edonola ere, azken pilotakadan erabaki da partida.

«Partida txarra egin dut», esan du Lasok, eta azken egunotan gaixorik egon dela adierazi du. «Huts asko egin ditut, baina Anderrek eutsi dio atzean, eta horri esker irabazi dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.